ARRETA GOIZTIARRA

Arreta goiztiarra esaten zaio 0 eta 6 urte bitarteko haurrei aplikatzen zaien oinarri zientifikoko baliabide, teknika eta jardueren multzoari, eta haur horien gaitasun kognitiboak, fisikoak eta psikikoak ahal den gehien garatzeko erabiltzen da. Era berean, garapenaren egoera ez desiragarriak ekiditen ditu, eta gurasoei haurraren zainketan eta garapenean laguntzen die, eraginkortasunez eta autonomiaz. (Orlando Terré, 2002)

Arreta goiztiarrak honako arlo hauek hartzen ditu barne

atencion

Haurra modu egokian garatu dadin, estimulazio jarduerak lau arlotan banatzen dira: area kognitiboa, mugimendu-area, hizkuntza-area eta area sozio-emozionala.

  • Area kognitiboa: Arlo honen bidez haurra gai izango da ingurunea ulertzeko, harekin erlazionatzeko eta egoera berriei egokitzeko, betiere pentsamenduaz eta objektuekin eta inguratzen duen munduarekin elkarreragin zuzenaz baliatuz. Area hau garatzeko haurrak esperientziak behar ditu, horiek aukera emango baitiete pentsamendu-mailak garatzeko, arrazoitzeko, arreta jartzeko, aginduei jarraitzeko eta hainbat egoeren aurrean azkar erreakzionatzeko.

  • Mugimendu area: Area honek lotura du mugitzeko eta toki batetik bestera joateko gaitasunarekin, eta haurrari aukera ematen dio munduarekin harremanetan jartzeko. Era berean, ikusten denaren eta ukitzen denaren arteko koordinazioa, eta objektuak hatzekin hartzeko, margotzeko, marrazteko, korapiloak egiteko eta abar egiteko gai egiten duena ere hartzen ditu barne. Arlo hau garatzeko haurrari ikusten duena ukitzen, manipulatzen eta ahora eramaten utzi behar zaio; esploratzen utzi behar zaio, baina mugak jarri behar dira egon daitezkeen arriskuei aurre egiteko.

  • Hizkuntza area: Haurrari bere ingurunearekin harremanetan jartzen ahalbidetzen dizkioten gaitasunak sartzen dira arlo honetan, eta hiru alderdi hartzen ditu barne: ulermen-gaitasuna, adierazpen-gaitasuna eta keinu-gaitasuna.

Ulertzeko gaitasuna jaiotzetik garatzen da, haurrak hitz batzuk ulertuko baitu hitz zentzudunen bat esateko gai izan baino askoz ere lehenago; horregatik, oso garrantzitsua da haurrekin etengabean hitz egitea, modu artikulatuan, egiten duen jarduera bakoitzarekin hitzak erlazionatzen edo manipulatzen ari den objektua izendatzeko; horrela eginez gero, haurrak entzuten dituen soinuak edo hitzak ezagutuko ditu eta esanahi bat emango die eta gero imitatu egingo ditu.

  • Area sozio-emozionala: Area honetan sartzen dira haurraren esperientzia afektiboak eta gizarteratzeko direnak. Esperientzia horiei esker, maitatzen dutela eta seguru dagoela sentituko du haurrak, eta gai izango da harremanak izateko besteekin, betiere arau komun batzuei jarraikiz.

Arlo hau behar bezala garatu ahal izateko ezinbestekoa da gurasoek edo zaintzaileek prozesuan parte hartzea, haiek baitira lehendabiziko lotura afektiboak sortzen dituztenak. Garrantzitsua da segurtasuna, zaintza, arreta eta maitasuna eskaintzea, eta, horretaz gain, erreferentzia edo eredu izatea honakoak ikas ditzan: besteen aurrean nola jokatu behar duen, besteekin nola erlazionatu behar den, zer egin behar duen pertsona izateko gizarte jakin batean. Familiaren balioek, afektuak eta gizartearen arauek aukera emango diote haurrari, pixkanaka-pixkanaka, bere jarrera menperatzeko, bere sentimenduak adierazteko eta pertsona independentea eta autonomoa izateko.

Comments are closed