LOGOPEDIA e

Logopedia diziplina bat da, giza komunikazioaren eta hari lotutako funtzioen nahasteak ikasi, diagnostikatu, sendatu eta prebenitzea xede duena.

Logopeda osasuneko profesionala da, komunikazioaren nahasteak aztertzeaz, prebenitzeaz, ebaluatzeaz, diagnostikatzeaz, tratatzeaz eta ikertzeaz arduratzen dena.

Zer tratatzen du logopeda batek?

logopedia

Mintzamenaren, ahoskuntzaren eta artikulazioaren alorreko nahasteak

Artikulazioaren alorreko nahasteak:

Dislaliak

Disartriak eta diglosiak

Hitz-jarioaren nahasteak:

Hitz-moteltasuna. Toteltasuna.

Disprosodia. Taquilalia eta bradilalia.

Mintzairan atzerapena.

Hizkuntzaren nahasteak

Ahozko hizkuntzaren nahasteak:

Hizkuntzaren garapenean atzerapenak. TEL. Disfasia, mututasun selektiboa.

Afasiak eta mintzairaren nahasteak, garuneko erasanak edo garuneko hodietako istripuek eragindakoak (GHI).

Beste asaldura batzuei lotutako hizkuntzaren nahasteak: adimen-urritasuna, Down-sindromea, autismoa, garun-paralisia, garapenaren nahaste orokortuak…

Hizkuntza idatziaren nahasteak:

Dislexia

Disgrafia. Disortografia.

Irakurketan eta/edo idazketan atzerapena.

Hitz egiteko eta abesteko ahotsaren nahasteak

Disfoniak (noduluak, polipoak, Reinke-ren edema…)

Haurraren disfoniak. Ahotsaren aldaketa.

Hizkuntzaren eta komunikazioaren nahasteak, entzumen urritasunak eraginda

Hipoakusia

Presbiakusia

Kokleako inplanteak

Irensteko arazoak

Arazo hauek eragina izan dezakete honako funtzio hauetan: irensketan, zurrupaketan, mastekatzean edo arnasketan.

Irensketa atipikoa.

Ahoko arnasketa.

Aho-erreflexurik ez izatea adin goiztiarretan.

Adurra jariatzeak.

Komunikazioari lotutako alderdiren bat ukitzen duten patologiak

Autismoa

Parkinson-en gaixotasuna

Adimen-atzerapena

Down sindromea.

Garun-parilisia.

Arreta-defizitaren nahasmendua, hiperaktibitatearekin edo gabe.

Esklerosi anizkoitza. Alboko esklerosi amiotrofikoa. Alzheimerra. Dementziak.

Oroimenaren eta/edo arretaren nahasmenduak.

Comments are closed