espezialitateak

Logopedia

Logopedia diziplina bat da, giza komunikazioaren eta hari lotutako funtzioen nahasteak ikasi, diagnostikatu, sendatu eta prebenitzea xede duena.

Logopeda osasuneko profesionala da, komunikazioaren nahasteak aztertzeaz, prebenitzeaz, ebaluatzeaz, diagnostikatzeaz, tratatzeaz eta ikertzeaz arduratzen dena.

Neuropsikologia

Diziplina bat da, garuneko egituren eta funtzio kognitiboen arteko lotura aztertzen duena.

Arreta goiztiarra

Arreta goiztiarra esaten zaio 0 eta 6 urte bitarteko haurrei aplikatzen zaien oinarri zientifikoko baliabide, teknika eta jardueren multzoari, eta haur horien gaitasun kognitiboak, fisikoak eta psikikoak ahal den gehien garatzeko erabiltzen da. Era berean, garapenaren egoera ez desiragarriak ekiditen ditu, eta gurasoei haurraren zainketan eta garapenean laguntzen die, eraginkortasunez eta autonomiaz. (Orlando Terré, 2002)

Ikastearen nahasmenduak

Ikastearen Nahasmendua (IN) oso hitz generikoa da, eta irakurtzeko, idazteko edo arrazoitzeko zailtasunak edota matematiketarako zailtasunak dituzten entitateen talde heterogeneo bati egiten dio erreferentzia. Ikastearen nahasmendua egoera iraunkorra da eta eragina du haurraren eskola-bizitzan; izan ere, alde nabarmena sortzen du benetako gaitasunaren eta errendimendu akademikoaren artean, eragina du bere autoestimuan eta ikaskideekin dituen harremanetan eta eragin handia izan dezake familiaren dinamikan.

Jarrera arazoak

Haur eta nerabeen jarrerak, egokiak ala problematikoak, honako alderdi hauek baldintzatzen dituzte: heldutasuna, ikasketa eta gizarte-doikuntza Jarrerak, oro har, familian, eskolan, gizartean eta komunitatean ikasten denaren ondorioa dira. (González, E. 1995).

Comments are closed